XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen eta orai. Lihotik hasi eta...BERRIKITAN, Gure-Herria'k ilabete oroz haurreri demaioten sailan, irakurtu dukezue galde hau:
Haurrik ote da, egungo egunean, eta bere baitarik chuchen inhardetsiko duenik galde horri? Daukat ez dela..........
Lehenago,
Emaztekiek zituzten egiten lihoari zoazkon ereiteaz bertze lan guziak.
Emaztekien lana zen beraz lihoaren garbitzea, urtaraztea, karbatzea, orraztatzea eta irutea.
Deus pollitagorik etzitaken ikus liho landa baino, udaren hastapeneko dena lili erdia musker, erdia urdin.
Lihoa jina zeneko hein onera: bihia eginik, horitzera zoalarik, jaliko zuten eta hedatuko pentze batean, gauazko izar ihitzak edo euriak busti zezala.
Karbariak hasi baino lehen, behar zen lihoa labe berotu batean ezarri.
Eta gero, hitz dautzuet karbarien lana etzela lan gochoa, Arratseko hamekak irian hasten baitziren, erhauts ederrik behar zuten nahi-t-ez iretsi goizalderaino.
Eta erhauts hari nolako egarria etzerraikon! Orai duela hiru mende hurbil, Oihenart eskualdun idazleak eginikako